Hasiera » Berriak

Berriak

2012/04/23
facebook twitter  rss
Garbiñe Mendizabal legebiltzarkidea egon zen Nuria Sanchez Povedano hezkuntza-psikologo eta psikologo klinikoak eman zuen hitzaldian, "Aniztasuna eskola inklusiboan Adimen Anitzen teoriaren bidez" izenpean.
EAJ, Nuria Sanchez Povedano psikologoaren hezkuntza-hitzaldian

Garbiñe Mendizabal legebiltzarkidea, Gemma Suarez Fanjaceko presidentearen eta Nuria Sanchez psikologoaren ondoan.

Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkidea egon zen iragan larunbatean, apirilaren 21ean, Donostiako Arrasate kalean Kutxak duen aretoan, Nuria Sanchez Povedano hezkuntza-psikologo eta psikologo klinikoak eman zuen hitzaldian, "Aniztasuna eskola inklusiboan Adimen Anitzen teoriaren bidez" izenpean. Irakasleak, zuzendaritza-taldeak eta orientatzaileak izan ziren solasaldian.

Nuria Sanchez psikologoak emandako hitzaldia Fanjac eta Aupatuz gaitasun handiko haur eta gazteen senideen elkarteek antolatu zuten eta Bartzelonako Montserrat ikastetxearen ereduaren berri eman zuten.

Fanjac eta Aupatuz elkarteek eskola inklusiboaren baitan beraien seme-alabak ikaskideekin batera hazi eta bilaka daitezen nahi dutelako sortu zituzten.

"Adimen-test hoberena, bizitza bera da, arazoei aurre egiteko gaitasuna"

“Haur Hezkuntzarengatik uzten zitzaion ikasketa pozkari eta gozamen iturri izateari”, horiek izan ziren adituak eman zuen hitzaldi luze bezain bikainean adierazitako bi berrespen.

Nuria Sanchez Povedano, heziketa-psikologo eta psikologo klinikoa da, Bartzelonako koordinatzaile pedagogikoa eta Montserrat ikastetxeko heziketa goiztiarreko ikastaroen arduraduna. Goizean zehar, Howard Gardnerren Adimen Anitzen teoriari buruz hitz egin zuen, aditu horren hezkuntza-planteamenduak egikaritzen baitituzte bi ikastetxe horietan.

Adimen Anitzen teoria Montserrat ikastetxean oinarri eta gida gisa erabili dute 1991etik hezkuntza iraultzeko, eta beraien irakasketa-sistema arrakasta bikainarekin birmoldatzeko. Gaur egun, ikastetxe hori estatuko ikastetxerik hoberenetakoen artean dago.

Idatzi ohar bat

Pribatutasun politika

EAJ alderdiak formulario honen bidez sartutako datu guztien segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du eta hori guztiori, Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.Nahi izanez gero, Legean agertzen den sarbide, zuzenketa eta deusestapen eskubideak erabil ditzakezu, mezu bat hona zuzenduz: internet@eaj-pnv.eu