Hasiera » Berriak

Berriak

2013/10/15
facebook twitter  rss
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Heziberri 2020 plana aurkeztu du, baita oinarrizko ideiak eman ere. Hiru zutabe ditu planak: hezkuntza eredu pedagogikoaren marko propioa, euskal curriculumaren dekretua eta Euskal Hezkuntzaren Legea.
Uriartek euskal curriculuma aukeztu du Legebiltzarrean

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Heziberri 2020 plana aurkeztu zuen astelehenean Eusko Legebiltzarrean, baita oinarrizko ideiak eman ere. Hiru zutabe ditu planak: hezkuntza eredu pedagogikoaren marko propioa, euskal curriculumaren dekretua eta Euskal Hezkuntzaren Legea.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutako epeen arabera, euskal curriculuma garatzeko plangintza abenduaren 20an aurkeztuko dute, eta, eragileekin eztabaidatu ondoren, 2014ko otsailaren 20an onartuko dute plangintza. Horrez gain, Euskal Hezkuntzaren Legea sortzeko ildoak ere abenduaren 20an aurkeztuko dituela iragarri du.

Sailburuak Heziberri 2020 plangintzaren baliagarritasuna aldarrikatu du, eta eztabaida abiatu izana defendatu. «Planifikazioa behar dela kritikatu daiteke, baina ezin gara bururik gabeko oiloen gisa ibili». Bestalde, gogorarazi du Espainiako hezkuntza aldatzeko lege egitasmoa Senatuan dagoela, eta, han onartu ondoren, Kongresura itzuliko dela. Tarte horretan aldaketak izan ditzakeela gaineratu du, eta behin betiko testua ezagutu arte zain egongo direla azaldu. «Wert legeaonartutakoan, txosten juridikoa izango dugu, baina oraindik ez dakigu zeren kontra egin behar dugun».

Curriculuma garatzeko parte hartzeari dagokionez, orain arte egindako lana ere goratu du. Markoaren testua zenbait eragilerekin adostu dutela berretsi du: Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, Kristau Eskola, Sarean, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle fakultateak, Eusko Ikastola Batza, Ikasgiltza, EHIGE, Erkide, BIHE, Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa eta Bizkaiko Elizbarrutiko ikastetxeak. Aurrerago sindikatuekin ere hitz egingo duela iragarri du.

Idatzi ohar bat

Pribatutasun politika

EAJ alderdiak formulario honen bidez sartutako datu guztien segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du eta hori guztiori, Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.Nahi izanez gero, Legean agertzen den sarbide, zuzenketa eta deusestapen eskubideak erabil ditzakezu, mezu bat hona zuzenduz: internet@eaj-pnv.eu