Hasiera » Berriak

Berriak

2014/02/07
facebook twitter  rss
2013an Erasmus beka lortu zutenen diru kopuru bera jasoko dute aurten ikasleek. Atzerriko egonaldia ere bederatzi hilabete artekoa izan ahalko da, Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez.
Jaurlaritzak 2013ko egonaldia eta diru bera bermatuko du Erasmuserako

Itziar Alkorta Unibertsitate sailburuordea. (Deia)

2013an Erasmus beka lortu zutenen diru kopuru bera jasoko dute aurten ikasleek. Atzerriko egonaldia ere bederatzi hilabete artekoa izan ahalko da. Hala baieztatu du gaur Eusko Jaurlaritzak.

"Erabaki dugu ikasleek ez dutela hilean 330 euro baino gutxiago jasoko, iaz beka lortu zutenen kopuru bera", esan du Itziar Alkorta Unibertsitate sailburuordeak. Horretarako, Europako Batasunak eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak Erasmus beketarako emandako dirua osatuko du Jaurlaritzak. Milioi bat euro ingurukoa izango da ekarpena.

Alkortak gaineratu duenez, Jaurlaritzak erabaki hori hartu du, "Erasmusek ezin duelako luxu bat bihurtu eta ezin duelako familientzat ahalegin handi bat bilakatu".

Idatzi ohar bat

Pribatutasun politika

EAJ alderdiak formulario honen bidez sartutako datu guztien segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du eta hori guztiori, Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.Nahi izanez gero, Legean agertzen den sarbide, zuzenketa eta deusestapen eskubideak erabil ditzakezu, mezu bat hona zuzenduz: internet@eaj-pnv.eu